martes, 29 de mayo de 2007
SARRERA
Orrialde honetan Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berria irakasgaian zehar egunero egiten joan gerana azalduko dizuet.
lunes, 28 de mayo de 2007
NIRE EGUNEROKOA
Lehenengo hiru asteetan zehar...
Ikasgai honetako lehen hiru asteak Nere irakaslearekin izan dugu. Honekin, ipuin multimedia lantzen aritu gara Power Point-en bitartez.
Lehenengo egunetan Power Pointen funtzionamendua azaldu zigun. Hau da, programa honekin egin genitzakeen gauza guztiak azaldu zizkigun: musika nola sartu eta gure ahotsak nola grabatu besteak beste.
Bere azalpenak jaso ondoren, ipuina egiten hasi ginen. Taldean bildu, ipuina asmatu eta gure irudimena zabalduz Power Point egin.
2007-04-23
Gaur Joxemirekin izan dugu lehen klasea.
Lehenik eta behin, moodle plataforman kontua ireki dugu eta horren funtzionamendua eta bertan zer aurkitu dezakegun esplikatzen aritu zaigu irakaslea, baita ze lan egin beharko ditugun ere. Ondoren, google-len kontua ireki eta bertan aurkitu dezakeguna azaldu digu. Hau egin eta gero, Picasa programaren bidez argazki bat igo dugu, "incrustar en" azaltzen den testutxoa kopiatu eta plataformako egunkarian pegatu dugu, egunkaria <> forman jarrita. Azkenik, egunkarian idazteari ekin diogu.
2007-04-24
Gaur bigarren klasea eduki dugu Joxemirekin.
Lehenik eta behin, google-len irudi batzuk bilatzen ibili gara bakoitzak nahi duen gaiaren inguruan. Hauek aurkitu ondoren, Photo Story 3-aren funtzionamendua azaldu digu eta honen bitartez aurkitu ditugu irudiak sartu eta bideo bat osatzeari ekin diogu, bakoitzak berea.
Guzti hau egin ondoren, bideoa google-era igo dugu "video" atalean klikatuz eta gure bideoa hautatuta. Hau egin dugunean, atzo bezela, "incrustar en" azaltzen diren hitz guztiak kopiatu eta gure egunerokoan itsatsi dugu. Nire bideo laburra mendiei buruzkoa da eta hemen ikus dezakezue:
2007-05-07
Gaur taldean bildu gara eta ikastolako teknologiei buruz hitz egiten egon gara. Gai honen inguruan hiru lan egin behar ditugula azaldu digu Joxemik. Lehenengoa, Word-en eskoletako teknologia berriei buruzko informazioa biltzea da. Bigarrengoa, Power Point-aren bitartez eskolen konparaketa bat egitea. Eta hirugarrena, argazkiekin bideo bat osatzea Movie Maker erabiliz. Hau guztia bukatu ondoren, egindako lan guztia blog batean jarri behar dugu.
Gaurko eguna bukatzeko, bakoitzak bere ikastolari buruz duen informazioa idazten hasi gara Word-en.
2007-05-08
Gaur berriro taldean bildu gara laurok eta atzo hasi genuen lanari ekin diogu berriro. Bakoitzak bere ikastola/eskolari buruzko informazioa ekarri du idatzirik word-en eta hiru eskola ezberdinen informazioa batu eta txukuntzen aritu gara. Ondoren, denon artean irakurri dugu eginiko lana. Hau egin eta gero, Power Point nola egingo dugun antolatzen hasi gara. Honetarako eskema bat egin dugu eta etxeko lana jarri diogu gure buruaru hurrengo asten lanean jarraitzeko.
2007-05-14
Gaur goizean, Power Point-arekin jarraitu dugu. Hau da, hiru ikastetxeei buruzko konparaketa egiten ari gara, ikastetxeak deskribatuz, informazioa laburtuz... eta tarteka argazkiren bat ere sartzen dugu.
Lanean ari ginela, Joxemik Movie Maker esplikatzeari ekin dio. Programa honekin bideo txiki bat egin dugu argazkiak erabiliz. Movie Makerrek, argazkiez gain, bideoekin ere lan egiteko balio du, gainera hainbat efektu, musika eta trantsizio ere sartzeko aukera ematen digu. Oso interesgarria iruditu zait programa hau eta honen bitartez eskolen konparaketaren bideoa egin beharko dugu.
2007-05-15
Gaur Power Pointarekin jarraitu dugu goizean. Hiru ikastetxeei buruzko informazioa jartzen aritu gara. Power Point-arekin bukatzeko oso guxti falta zaigu eta itxura ona duela iruditzen zait. Honetaz gain, hiru ikastetxeetako argazkiak biltzen goaz aurrerago izango ditugun klaseetan bideoa sortzeko Movie Maker-ren bidez.
2007-05-21
Gaur Joxemik blog-a bat nola egiten den azaldu digu, baita guk zenbat egin behar ditugun eta ze izen eman behar diegun. Bere azalpenak entzun ondoren, gure blog-ak egiten hasi gara. Lehendabizi, papel zorroa egin dugu (hau taldeko blog orokorra izango da) eta bertan gure hiru lanen izenak jarri ditugu: eskolen arteko konparaketa, ipuin multimedia eta egunerokoak. Honen atzetik, lan bakoitzaren (egunerokoak barne) blog-a egin dugu eta azkenik, "link"-en bitartez blog guztiak papel zorroarekin bat egiteari ekin diogu. Bihar blog-arekin jarraitukio dugu.
Gure taldeko blog-a hau da: http://hb3tekno.blogspot.com/.
2007-05-22
Gaur blog-ekin jarraitu dugu, hauek txukunduz. Honetaz gain, taldekoen hartean lana banatu dugu: bat blog-ak antolatzen aritu da, beste bat Power Point-ari azken ukituk ematen, hirugarren bat word-eri errepasotxoa ematen eta nik Movie Maker egiten hasi naiz. Argazki guztiak batu eta gure eskola ezberdinei buruzko bideoa egiteari ekin diot. Gaurko eguna lan hauek egiten joan zaigu.
2007-05-28
Gaurko egunean, Movie Maker-a guztiz amaitu dugu eta blog-era igotzeko aukera izan dugu, hainbat arazo eduki ondoren. Beste bi lanekin ordea, Word eta Power Point-eko dokumentuekin hain zuzen ere, igo ezinik ibili gara. Scribd, programa blokeatu egiten zenez, arazo dexente izan ditugu eta ez dugu lortu igotzea.
Honetaz gain, gure egunerokoak ere igotzen aritu gara. Lehenik eta behin, plataformako gure egunkaria kopiatu dugu eta ondoren bideoa eta argazkia igotzen aritu gara, bakoitza bere blog-era. Horretarako, berriro google-rera jo behar izan dugu eta bertan igota genituen irudi eta argazkiak, egunkarian sartu genituen moduan blog-ean sartu ditugu.
2007-05-29
Gaur Joxemirekin azken klasea izan dugu. Ondorioz, azkeneko ukituak egiten aritu gara. Blog-ak txukundu, koloreak aldatu, etab. Ipuin Multimedia bideo bihurtu ezin izan dugulako, Movie Maker-ren bidez, Ipuin Multimediako irudi batzuk hartu eta bideotxo bat sortu dugu, baita ipuinaren laburpentxo bat egin ere.
Honetaz gain, foroan gure blog-eko helbidea ere jarri dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)